Krisia dela-eta, udal ordezkariek ordainsariak izoztea erabaki dute

TTIPI TTAPA 2008ko abenduaren 16a

Aho batez erabaki zuten abenduaren 1eko udalbatzarrean

Gainean dagoen krisi ekonomikoari aitzin egiteko, udal ordezkariek euren ordainsariak izoztu eginen dituzte hurrengo urtean. Horrela erabaki zuten abenduaren 1ean egindako udalbatzarrean. Erabakiak denei eraginen die, alkate zein zinegotziei. Aitzineko udalbatzarrean UPN alderdiak «zailtasun ekonomikoak» tarteko, korporazioaren lansari eta dietak izozteko proposamena egin zion NaBairi. Virginia Aleman alkateak, orduan, krisiaren harira, zerbait prestatzen ari zirela erantzun zion eta gaia hurrengo plenorako utzi zuten. Hala izan zen. Horren ondotik etorri baita 2009an indarrean paratuko duten neurria. Udalbatzak aho batez erabaki zuen udal ordezkarien ordainsariak izozteko UPNk egindako proposamena.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun