Bertan elkarteko zuzendaritzako karguak

TTIPI TTAPA 2008ko abenduaren 16a

Bertan Baztango Merkatarien Elkarteak banatu ditu zuzendaritza batzorde berriko karguak. Abenduaren 2ko bilkuran erabaki zuten datozen bi urtetan bakoitzak zein ardura izanen duen. Mari Joxe Alaña izanen da lehendakaria; Mikel Sobrino lehendakariordea; Jaime Biguria idazkaria; Blanki Letona diruzaina eta Ana Goñi eta Joxe Mari Ursuegi bokalak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun