Baztango 15 herrietako batzarretan hurrengo bi urteetarako alkatea hautatuko da abenduaren 21ean. Azken urteotan, alkatea izateko prest dagoen norbait aurkeztea zail xamarra izan da. Honen adibidea Elbeten gertatu zen, inor ez baitzen aurkeztu eta alkaterik gabe bi urte pasa dira.
Herrietako alkateek herriko martxaz arduratzeaz gain, Batzar Nagusian parte hartzen dute. Azken batean, Udala eta herriaren arteko bitartekaria izatea da.
Gaur egun, araudiak berritzeko batzordean, lau herrietako alkateak eta Udal ordezkariak dabiltza, araudiak eguneratzeko.