Birziklatzeari buruzko erakusketa

TTIPI TTAPA 2008ko azaroaren 24a

Nafarroako hainbat udalerritan ibili ondotik, hilaren 17an ailegatu zen birziklatzeari buruzko erakusketa Baztanera eta ortziral hau, azaroak 28, arte Arizkunenean egonen da. Helburua: birziklatzea izeneko erakusketa hau 18:00etatik 20:30era dago irekia. Erakusketarekin batera, hainbat datu eman dituzte: 2005ean baztandar bakoitzak 379 kilo zabor sortu zituen urtean, 1,04 kilo egunean. Paratu diren birziklatzeko edukiontziei esker, 2005ean 2.293 tona gai organiko eta bertzelako bildu ziren, 64 tona ontzi berreskuratu ziren, erabilitako paperaren %38 berreskuratu zen eta 269 tona beira jaso ziren.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun