Zuzendaritza berria Bertanen

TTIPI TTAPA 2008ko azaroaren 24a

Bi urte pasatu dira Baztango merkatari eta zerbitzuen elkartea sortu zenetik, eta hasiera hartan adostu bezala, elkarteko zuzendaritza batzordea berritu dute bi urteren buruan. Azaroaren 10eko bilkuran erabaki zuten zein izanen diren datozen bi urteetan zuzendaritzan egonen direnen izenak. Blanki Letona (Albaitaritza), Jaime Biguria (Eskiz informatika), Mikel Sobrino (Fantxike), Ana Goñi (Pottoki), Mari Jose Alaña (Malkorra) eta Jose Mª Ursuegi (Frantsene) dira kide berriak. Halere, orain arte zuzendaritzan egon diren hiruk batzordean segituko dute kide berriak kargura egokitzen joan daitezen. Asun Irigoien (Ipingi), Isabel Gonzalez (Virgilio oinetakoak) eta Marisa Tenak (Dia) segituko dute uda bitartean zuzendaritza berriari laguntzen.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun