Azaroaren 13an abiatu zen Mariano Izeta bertso sariketaren hirugarren edizioa eta bi kanporaketa jokatu ondotik, larunbatean, hilak 29, eginen da finala Elizondon, 18:00etatik aitzinera. 16 bertsolari aritu dira lehian eta horietatik seik baino ez dute lortu finalerako txartela: kanporaketa bakoitzeko lehen sailkatuek eta puntuazioaren arabera bertze lauk. Lerro hauek idazterakoan ez zegoen zehaztua finaleko bertsolariak zein izanen ziren, baina aipatu, parte-hartze zabala izan duela eskualdetik.
Bertsolari hauek aritu dira:
Iker Gorosterrazu (Ituren)
Garazi Taberna (Bera)
Jon Elizetxe (Gartzain)
Maialen Belarra (Doneztebe)
Egoitz Gorosterrazu (Ituren)
Ioar Tainta (Lesaka)
Patxi Castillo (Bera)
Saioa Alkaiza (Iruña)
Oier Lakuntza (Iruña)
Iker Iriarte (Iruña)
Aimar Karrika (Auritz)
Aritz Saragueta (Betelu)
lazne Untxalo (Ituren)
Ekaitz Astiz (Iraizotz)
Eneko Lazkoz (Etxarri)
Diego Riaño (Leitza).