Euskara eta ingelesa batera Elizondoko San Francisco Javier Ikastetxean

TTIPI TTAPA 2008ko azaroaren 11

Perez-Nievas Nafarroako Gobernuko Hezkuntzako kontseilariak Parlamentuan ezagutzera eman duenez, 2009/2010 ikasturtean, euskaldun eremuan euskara eta ingelesaren eredua ezarriko duen lehen ikastetxea Elizondoko San Francisco Javier izanen da. Eskolako zuzendaritzak Iruñean bilkura izan zuen, baina ez zuen informazio aunitzik eskuratu, Iruñean ere ez dakitelakoz eredu berri hau nola ezarri. Errandakoak kezka sortu du, euskarak jasoko duen tratua eta eragina dela-eta. Kontseilariaren hitzetan, Nafarroan hemendik aitzinera ez dira eredu bakarrak ezarriko eta ingelesarekin batera jarriko dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun