‘Folk ametsetan’ Elizondoko Arizkunenean

TTIPI TTAPA 2008ko azaroaren 11

Folk ametsetan izeneko ekimenean parte hartuko du aurten ere Udalak, Nafarroako bertze bortz Herriko Etxerekin batera. Guztira 44.466 euroko aurrekontuari eginen diote aitzin, eta Vianako Printzea Institutuak %38 subentzionatuko du. Hungaria, Irlanda eta Euskal Herriko musika doinuak aditzeko aukera izanen da.

Baztanen, itzulia hilaren 9an hasi zen. Irlandatik etorritako O’Carolan taldeak euren herriko doinuak eskaini zizkien Arizkuneneara hubildu zirenei. Bertze bi hitzordu ere eginen dira eta horietako bat igande honetan, azaroak 16, izanen da. Errumaniako lurretan bizi diren Zurgo etnia talde hungariarrak hango doinuak eskainiko ditu. Azkenik, hilaren 23an, Lantz talde euskaldunaren txanda izanen da. Saio guztiak Arizkunenean izanen dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun