Cederna-Garalur Elkarteak 2008 eta 2011ra begira merkataritzako kalitatea eta lehiakortasuna hobetzeko jardunaldia antolatu du, Nafarroako Gobernuaren eta Udalaren laguntzarekin. Gobernuak lehiakortasuna eta kalitatea hobetzeko laguntza berriak onartu ditu, eta subentzio horiei buruzko jardunaldi informatiboa izanen da. Azaroaren 27an izanen da Elizondoko Arizkunenea Kultur Etxean, 15:00etan. Nafarroako Gobernuko merkataritzako zerbitzuen ataleko burua den Maite Dominguezek emanen du hitzaldia. Izena emateko edo informazio gehiago jasotzeko telefono honetara dei daiteke: 948 625122 (Begoña). Edo bertzela, helbide honetara idatzi: bidasoa.admon@cederna.es.