Arraiozko merkataritza-gunearen proiektuari alegazioak aurkezteko epea zabalik dago

TTIPI TTAPA 2008ko azaroaren 11

Azaroaren 20an akituko da horretarako aukera

Urtelor S.L. enpresak Arraiozen egin nahi duen merkataritza-gunea dela-eta, lanean hasteko lizentzia eskaera egin dio Udalari. Hala, Udalak jendaurrean paratu du proposamena obrarekin kaltetuak izan daitezkeenek alegazioak aurkez ditzaten. Azaroaren 3an argitaratu zen iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta geroztik 15 egun balioduneko epea dago proposamenari alegazioak aurkezteko. Beraz, azaroaren 20an akituko da alegazioak aurkezteko emandako epea.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun