Gogoko tokian aldaparik ez!

TTIPI TTAPA 2008ko azaroaren 11

Antza denez, Baztango Udala krisi garaian inoiz baino erosoago sentitzen da baztandarron dirua xahutzen.
Orain dela hilabete batzuk Elizondo hiri garrantzitsu bat zela sinestarazi nahi izan ziguten. Zergatik bestela autoa aparkatzeko ordaintzera behartu? Iruñean, Donostian, Bilbon... eremu urdinagatik diru sarrera ederra lortzen dute. Dirudienez Elizondon ez da gauza bera gertatzen, abian jarri zenetik egun gutxitara marra urdinak txuri bihurtu baitira.
Ez dakit aspertzen zirelako, dirua gastatzeko prest zeudelako... baina abuztua aldera futbol zelaian belar artifiziala jarri behar zutela bururatu zitzaien. Hamaika ikusteko jaioak gara!!!
Hau gutxi balitz, azaroaren hasieratik Elizondoko Jaime Urrutia kalea hankaz gora daukagu, emaitza zein izango den jakin gabe. Orain arte erabilitako galtzardi-zola baino gehiago iraungo du? Hori behintzat espero dugu.
Aurrezki guztiak Elizondorako erabiltzen dituzte gainontzeko herrien beharrei jaramonik egin gabe. Ea diru mukurua agortzen denean ere tratu bera jasotzen dugun!!!!
Gastu duin batengatik!!!!

Baztandar batzuk

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun