Ikasturte berriarekin batera, Lekarozko Institutuko Guraso Elkartea hasi da ekintzak antolatzen. Hala, azaroaren 4an, asteartea, 16:00etan sentsibilizazio hitzaldi bat izanen da ikasleen gurasoei zuzendua. Askagintza erakundeko kideek emanen dute hitzaldia. Talde honen helburuak hauek dira: batetik, droga eta drogamenpekotasun fenomenoaren inguruan informazioa eskaintzea eta bertzetik, gurasoen kezka, zalantza… jaso eta erantzuten saiatzea.