Enpresa sortu eta bideragarria izateko tailerrak Arizkunenean

TTIPI TTAPA 2008ko urriaren 27a

Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren ekimenez, norbere enpresa sortu eta bideragarria izan dadin laguntzeko doako tailerrak eskainiko ditu Cederna-Garalurrek Elizondoko Arizkunenea Kultur Etxean. Hiru ikastarotan banatu dute: Zure enpresa sortu nahi duzu; Ongi ezagutzen al duzu martxan paratu nahi duzun enpresa?; eta Negozio ttikiaren kudeaketa. Lehenengoan negozio-ideia zehaztu ondotik, negozioa martxan paratzeko gaitasunak landuko dira. Azaroaren 11tik 14ra eta 18an eta 19an eskainiko da, 9:30etik 13:30era. Bigarrenean, enpresa bidegarria izateko ezaugarriak aztertuko dira. Azaroaren 20an, 21ean, 27an eta 28an izanen da, 9:30-etik 13:00etara. Hirugarrena negozioaren kontabilitatea informatikako programa batekin nola eraman daitekeen erakutsiko da. Bigarren tailerraren egunetan emanen da, baina 14:00etatik 16:00etara. Izena emateko deitu 948 625122ra

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun