Iruritako elizako dorrean garbiketa lanetan ari dira. Aspaldiko belar, adar eta zuhaixkek dorrearen itxura itsusteaz gain, etorkizunean arriskua ekar zezaketela ere ikusten zen, sustraiek pareta harrotuko zutenaren beldurrez.
Lan honek ikusmen haundia sortu du herrian, ez baitute obretako ohiko andamiorik erabiltzen; soka gorri batzuk baizik. Dorreko kaxkoan hamabiren bat soka dilinde paratu ondoren, langileak arnesak jantzi , eta bertatik jausten dira lanean hasteko prest. Berez, eskalatzaileak dira, beren gustuko kirola lanbide bihurtu dutenak.