Elizondoko Zahar-Etxetik sartu eta Osasun Zentroraino ailegatzen den Francisco Javier Iriarte karrikan moldaketa lanetan ari dira. Karrika honetatik trafiko haundia ibiltzen da egunean zehar, Osasun Zentroa, Baztan Haur Eskola, Zahar-Etxerako sarrera eta behitiko karrikarat doan pasabidea hor baitira.
Norabide bikoitzeko kalea izanda, traba aunitz zituen. Toki horretan zein zentro dauden erreparatuz, ohartuko gara oinezko gehienak adineko jendea eta haur ttikien gurasoak direla. Beraientzat ez zegoen ibiltzeko espaloirik eta aunitzetan bi kotxe guruzatzerakoan baztertu egin behar ziren.
Arazo honi konponbidea emateko, Zahar-Etxea, Haur Eskola eta Osasun Zentroari lurzati bana kendu egin zaie, espaloiak egiteko asmoarekin. Obraren aurrekontua 65.234,59 eurokoa da.