Elizondoko Alkoholiko Anonimoak elkarteak bere lehenbiziko urteurreneko ekitaldia eginen du larunbat honetan, urriaren 18an, Arratsaldeko 19:30ean solasaldia eskainiko du Elizondoko Arizkunenea Kultur Etxean Jose de Blasek, Benito Menni ospitaleko mediku sikiatrak. Ondotik, Alkoholiko Anonimoak elkarteko kideek eta beraien senideek hartuko dute hitza. Oraintxe urtea bete du Elizondon Alkoholiko Anonimoen taldeak.