Hemendik urte hondarrera begira eginen dituzten lanen artean, 2009ko egutegia banatzea dago. Horrekin batera, garaia ailegatzearekin batera, Eguberrietako Kanpaina abiatuko dute. Tartean, Zuzendaritza Batzordea berritu beharko dute. Batzorde bakoitzaren esku dago elkartea nondik bideratu behar duen erabakitzea, eta beraz, orduan jakinen da zein ekimen abiatzen dituen. Bi urte hauetan lan egin dutenek bidea markatua utzi diete, bederen.