Baztango Udalak Jaime Urrutia karrikan oztopo arkitektonikoak kentzeko dirulaguntza jaso du, eta urtea bukatu baino lehen, espaloien altuerara igoko du karrika. Dagoeneko esleitu ditu lanak Udalak, eta 96.683,96 euroren truke eginen dira. Oinezkoentzako eta autoentzako bidea izanen da, orain bezala, baina oraindik ere hainbat galdera daude airean. Udalak merkatariengana jo du iritzi eske, eta denetariko iritziak topatu ditu. Behin obrak egindakoan erabilpena nolakoa izanen den dute orain eztabaidan. Autoa uzteko modurik izanen den ala ez dago erabakia. Jaime Urrutiako merkatariek ahal den tokietan behintzat autoek geldialdi laburrak egiteko aukera izatea nahi dute. “Autoa ez dadila egun osoan hor egon, baina guttienez erosketak egin eta berehala joateko aukera izan dezatela bezeroek”, dio Gonzalezek. Ikusi egin behar, beraz, zer gertatzen den. Udalak esku artean dituen proiektuak aipatu digutula, erran, aparkaleku berria eraikitzeko asmoa ere baduela, eta hori, noski, ongi hartu dute merkatariek.