105 jokalarirekin eta zortzi entrenatzailerekin estreinatu du denboraldi berria BKT Baztango Kirol Taldeak. Urriaren 3an Elizondoko Udal Kiroldegian egindako agerraldian aurkeztu zituen Lindutx Baztan BKTk bere zazpi taldeak.
Alebin mailan
20 jokalari ari dira eta Totu Iturzaeta dute prestatzailea. Kategoria honetan mutilek ere jokatzen dute baino bi baino ez dira.
Infantiletan, lehenbiziko urtekoen kategorian 16 jokalari dira eta Ainara Unanua eta Elisa Arretxea dira entrenatzaileak. Bigarren urtekoen mailan, berriz, 12 jokalari daude eta Juanjo Ramos dute entrenatzailea.
Kadeteen mailan
Bi talde osatu dituzte. Lehenengo urtekoen mailan 13 jokalari daude eta bigarrenean 15. Amalia Sanduta eta Iñaki Uriarte dira prestatzaileak, lehenengo urtekoena Sanduta eta Uriarte bigarren urtekoena.
Jubeniletan
BKTk ez du talderik, baina taldeko lau Doneztebeko Errekarekin ariko dira denboraldi honetan.
Seniorretan
Bigarren mailako taldea 13 lagunek osatzen dute. Enrike Petrirena entrenatzailearen aginduetara ariko dira.
Maila Nagusian
12 dira jokalariak. Entrenatzaile berria dute, Julian Baldanta, eta denboraldi hasierako lehen partida, behinik behin, garaipenarekin hasi zuten. Molins de Rei talde kataluniarrari 29 eta 27 irabazi zioten.