Azken asteotan obretan ari dira Elizondoko presan, izokinak pasatzeko eskailera konpontzeko lanetan, hain zuzen. Nafarroako Gobernuko Landa Garapen eta Ingurumen Departamentuaren eta Espainiako Iparraldeko Ur Konfederazioaren planaren barne egiten ari dira lanak. Hainbat proposamen luzatu zizkioten Udalari, eta honek presa Elizondoko historian garrantzi haundia duen ondasun arkitektonikoa dela iritzita, presa osotasunean botatzeko aukera guztiz baztertu zuen.
Horrenbertzez, orain arteko eskailera zaharberritu eginen da. Azken 20 urteotan toki berean antzeko obra egiten den hirugarren aldia da.