Lehenbiziko aldiz, Urdazubi, Zugarramurdi, Amaiur, Azpilkueta, Erratzu, Arizkun, Gartzain, Irurita, Arraioz, Oronoz-Mugairi, Almandoz eta Zigako eskolak elkartu egin dira anaitasun besta batean. Goizean Lamierratik abiatuz (Urtsuatik) Amaiurrerat oinez abiatu ziren 200 bat haur, guraso eta irakasle. Ilara koloretsua Amaiurko eskolarat ailegatzearekin Ongi etorri paratzen zuen pankarta batek hartu zituen parte-hartzaile guztiak. Haurrendako herri kirolak antolatu ondoren, Gure Ametsa frontoian, bazkaria autogestionatua izan zen, eta 250 pertsona bildu ziren. Bestari akabaila emateko dantzaldia izan zen. Topaketa honek arras sentsazio ona utzi du guraso, haur eta irakasleen artean. Aurtengo antolatzaileak Baztangoizako eskoletako gurasoak izan dira (Amaiur, Azpilkueta, Erratzu eta Arizkun).