Anizko Arrosarioko Amabirjin bestak urriaren 4tik 6ra ospatuko dira, larunbatetik astelehenera. Besta llaburrak izanen dira, baina ekitaldi politak antolatu dituzte Baztango Basaburuako herri ttikienean. Egun haundian, erraterako, herri kirolak Basaburuako gazteen eta helduen artean
Altxaferoak eta ezkil jotzea larunbat goizean
Larunbatean, urriaren 4ean, goizeko 11:00etan ezkil jotzeak eta altxaferoak botako dituzte. 11:30ean haurrentzako jokoak izanen dira. 14:00etan haurrendako bazkaria. 15:30ean gaztelu puzgarriak izanen dira.18:00etan txokolate jatea eginen da. 19:30ean dantzaldia izanen da MIKEL SALABERRIrekin. 20:45ean Baztan Zopak emanen dituzte. Ondotik dantzaldia izanen da MIKEL SALABERRIrekin eta akitzeko, goizaldean zingar jatea izanen da.
Herri Kirolak igandeko egun handian
Igandean, urriaren 5ean, Arrosarioko Amabirjinaren Eguna ospatuko dute Anizen. 11:00etan kalejira eginen da txistulariekin. 12:00etan Meza Nagusia eta 13:00etan otordua izanen da. Arratsaldeko 17:30ean herri kirolak izanen dira. Aipatu bezala, proba konbinatuak jokatuko dira Basaburuako gazteen eta helduen artean. 19:00etan kantaldia izanen da eta ondotik afaria.
Adiskidetasun Eguna astelehenean
Astelehenean, urriaren 6an, Adiskidetasun Eguna ospatuko dute. 11:00etan mus txapelketa jokatuko da.14:00etan zikiro jatea eginen da, Joxe Angel akordeoilariak alaituta. 17:00etan ginkana izanen da eta 21:00etan zingar jatea. Bestak akitzeko Gizajoa Ni kantatuko dute aniztarrek.