Amaiurtik Gorramendira izarrak ikusteko ateraldia antolatu dute

TTIPI TTAPA 2008ko urriaren 2a

Larunbat arratsean eginen da Aranzadi Zientzia Elkartekoekin batera

Larunbat honetan, urriak 4, Aranzadi Zientzi Elkarteko astronomo batzuekin, Amaiurtik Gorramendiko tontorrera ateraldia aginen da, Baztan, Urdazubi, Zugarramurdi, Bidasoa eta Malerrekan interesa duen guzieri zabaldua.

Larunbat arratseko 23:30ean hitzordua

Amaiurko plazan izanen da elkarretaratzea larunbat arratseko 23.30ean eta handik autoetan joanen dira Gorramendiko kaskora. Ateraldia beti ere eguraldi ederra baldin bada eginen da. Laino edo euria ari badu, bertan behera geldituko da. Aranzadi Zientzi elkartekoek eramanen dituzte tresneriak, teleskopoiak eta gisakoak, eta beraiek erakutsiko dute zer ikusten den.

Gorramendiko hondakinak garbituak

Bertze aldetik, 1975az geroztik Gorramendi mendian zeuden base militar amerikarraren hondakinak erretiratu dituzte. Nafarroako Gobernuak eta Caixak hitzartutako akordioaren bidez egin dituzte garbiketa lanak. Guztira 127.080 euroko inbertsioa egin da lan horietan. Komunitatearentzat Interesa duen Tokia (LIC) da Gorramendi, baina 1975az geroztik, Ameriketako armadaren base militarraren arrastoak hor egon dira, Gorramakil inguruan, hain zuzen. Orain, ordea, garbiketa lanak egin dira, eta ingurua itxuraberritzeaz gain, hondakinak eraman dituzte. Hondakin batzuk baimendutako Iruritako toki batera bideratu dira, eta bertzeak, Gorramendi bertan trinkotu dira. Bertzalde, aipatu, bisitarientzako mahai panoramiko bat ere paratu dela. Baztango mendi eta herriak ageri dira mahai horretan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun