Inguruko herrietako eskolen besta eginen da igandean Amaiurren

TTIPI TTAPA 2008ko urriaren 1a

Urdazubi, Zugarramurdi eta Baztango herrietako eskolak elkartuko dira

Eskolak «herrikoak, euskaldunak eta publikoak» direla aldarrikatzeko Urdazubi, Zugarramurdi, Amaiur, Azpilkueta, Erratzu, Arizkun, Gartzain, Irurita, Ziga, Almandoz, Arraioz eta Oronozko eskoletako gurasoek antolatuta, eskolen besta eginen da igande honetan, urriak 5, Amaiurren. Ekitaldiak antolatzen Baztan balleko udalaren laguntza izan dute eskola ttikietako gurasoek.

Egitarau zabala

11:00etan Arizkungo Lamirritan elkartuko dira oinez Amaiurrera joateko. Behin harat ailegatuta, 12:30ean herri kirolak izanen dira Amaiurko plazan. 14:00etan bazkaria eginen da, norberak etxetik eramandakoarekin. Arratsaldean, 16:00etatik 18:00etara dantzaldia izanen da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun