Berrikuntzak Almandozen

TTIPI TTAPA 2008ko irailaren 29a

Almandozko haurrek eskola inauguratzekin, ez dira akitu herrian egiten eta eginen diren berrikuntzak. Izan ere, Jauregia goitik beheiti berritzen ari dira, eta dagoeneko agerian gelditzen ari da etxe honen edertasuna. Frontoian ere obrak eginen dira, egitura eta teilatua konponduz. Saneamendu lanak ere hastear daude.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun