Artzain eguna giro ederrean

TTIPI TTAPA 2008ko irailaren 29a

TTIPI TTAPA

Goizean goiz hasi zen mugimendua Elizondon irailaren 21ean, artzainen bestaren harira. Merkatu Plazak Euskal Sheep Camp izena hartu zuen, eta zaldunek harat eraman behar izan zituzten ardiak. Horrez gain, hiru karro-kanpo ere ikusi ahal izan ziren, Kalifornia, Nevada eta Arizonan bizileku zituztenak irudikatuz. Lur azpian sua eta brasa egin eta bi zulotan ogia eta haragia egiten ere ikusi ahal izan zen. Horrez gain, txistulariak, mutil dantzak... Bazkarian eskualdeko jendeaz gain, Euskal Herritik zein AEBetatik etorritako 700 lagun baino gehiago bildu ziren. Egun ederra igaro zuten denek elkarrekin.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun