Arte Garaikideko museoa bihurtuta, Iruritako Jauregiak buruilaren 1ean zabaldu zituen bere ateak. Lehenbiziko hilabetean jende aunitz hurbildu da Jauregiraino, bertako etxe baten historia ezagutzerat. Nagusiaren helburuetariko bat herriko eta inguruko jendeak eskualdeko historiari buruz pixka bat gehiago jakitea da. Bisitaldiak goizez eta arratsaldez egin daitezke, 11:00etan eta 17:00etan. Barrenera sartzeko bortz euro ordaindu behar dira. Halere, ortziraletan Bertiz Patzuergo Turistikoaren bidez bisitak dohainik dira.