Euskaraz eginiko akatsak

TTIPI TTAPA 2008ko irailaren 29a

Turismoari begira, Nafarroako Gobernuak inguruan paratu berri dituen hainbat seinaletan akatsak egin dituela salatu du Udalak. Arraiozen, erraterako, Jauregizarreari erreferentzia eginez, Jauregizar eta Jauregizahar izenak erabili dituzte, eta ez bat eta ez bertzea ez dira ofizialak. Bertizen, bertzetik, Bértiz tildearekin ikus daiteke. Udalak okerrak salatu eta zuzentzeko eskatu dio Nafarroako Gobernuari.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun