Militarraren arrastoak kendu dituzte Gorramenditik

TTIPI TTAPA 2008ko ira. 29a, 11:02

TTIPI TTAPA

1975az geroztik Gorramendi mendian zeuden base militar amerikarraren hondakinak erretiratu dituzte. Nafarroako Gobernuak eta Caixak hitzartutako akordioaren bidez egin dituzte garbiketa lanak. Guztira 127.080 euroko inbertsioa egin da lan horietan.

Komunitatearentzat Interesa duen Tokia (LIC) da Gorramendi, baina 1975az geroztik, Ameriketako armadaren base militarraren arrastoak hor egon dira, Gorramakil inguruan, hain zuzen. Orain, ordea, garbiketa lanak egin dira, eta ingurua itxuraberritzeaz gain, hondakinak (hormigoia, ladriloak, burdinak, hobi sekptikoak, blokeak...) eraman dituzte.

Hondakin batzuk baimendutako Iruritako toki batera bideratu dira, eta bertzeak, Gorramendi bertan trinkotu dira.

Bertzalde, aipatu, bisitarientzako mahai panoramiko bat ere paratu dela. Baztango mendi eta herriak ageri dira mahai horretan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun