Bertzelako mundua posible da. Lelo hori aukeratu du Bidelagun Elkarteak ortziral honetan, urriak 3, eginen den Bidelagun Jardunaldia egiteko. Gai nagusia inmigrazioa izanen da aurten eta horren harira, egun osoko egitaraua antolatu dute.
Egitaraua
10:00etan aurkezpena
10:30ean inmigrazioa: Europako errealitate berria (Agustin Unzurrunzaga, SOS Arrazakeria).
11:30ean atsedenaldia.
12:00-13:00 inmigrazioa eta Gibraltarreko itsasartea (Jose Villahoz).
13:00-14:00 etorkinendako espetxeak (Rafael Lara).
14:15ean bazkaria.
16:30-17:30 Baztango Kulturarteko Gunea.
Egitasmoaren aurkezpena eta mahai-ingurua (Mikel Gereka Bidelaguneko bolondresa, Basilio de los Santos, Galo Erazo, Ruth Ortez eta Raul Lopez Baztango euskara teknikaria).
17:30ean amaiera
Jardunaldia herritar guztiei irekia egonen da eta Elizondoko Arizkunenea Kultur Etxean eginen da. Parte hartzeko aitzinetik eman beharko da izena 948 581327ra deituz. Bazkaria, berriz, Santxotena jatetxean eginen da eta bazkide ez direnek 12 euro ordaindu beharko dituzte.