Ikastolak eta Errugbi Elkarteak elkarrekin antolatutako zazpinakako txapelketak arrakasta polita izan zuen lehen urterako. Seaskako Integrazio Batzordearen alde sosa biltzeko 120 bat errugbilari bildu ziren Animaineko zelaian. Bi mailatan jokatu zen, alde batetik usaia gutxi dutenak aritu ziren, eta bertzetik errugbilari zaharrenak. Lehenean bost talde aritu ziren, gehienak herrikoak. Horretan aritu ziren ikastolako gurasoak, Zpeiz Mukakiko dantzariak eta gaztetxeko zaharrak. Bigarrenean, nahiz eta adin pixka bat izan, maila hobea izan zen Biarritze eta Donibane Lohitzuneko jokalari ohiak aritu baitziren. Baina talde ttikiagoetako errugbilariak ere nahiko ongi aritu ziren, nahiz eta lehen bezainbat usaiarik ez izan. Tartean herrikoak aritu ziren, baina baita Azkaingoak edo Sarako Korrikakoek osatutako taldeak ere. Giro oso polita egon zen eta arratsean denak batera afaldu zuten zikiroa.