30 urte bete ditu Baztan Errugbi Taldeak

TTIPI TTAPA 2008ko irailaren 15a

Argazkia: J. A. PEROTXENAk utzitakoa TTIPI TTAPA

Ez bat, eta ez bi. 30 urte igaro dira Baztan Errugbi Taldea (BRT) sortu zenetik. 1978an izan zen eta horren harira, egun berezia antolatu zuten irailaren 13an. Bazkalondoan hasi eta ilunabarrera arte errugbi partidak jokatu zituzten: emakumezkoetan Unika-Baztan eta Baiona; gazteetan, Baztan eta Tutera; gizonezkoetan Baztan eta Senpere. Horrez gain, ttikienentzako, puzgarriak izan dira eta musikarekin ostatua ere paratu zuten. Argazkia 1978an ateratakoa da, orduko jokalariekin.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun