Nafarroako 11 hotelek eta bederatzi landa-etxek kalitate turistikoa erakusten duen Q ziurtagiria lortzeko eta behin eskuratutakoan hori mantentzeko dirulaguntza hartuko dute Nafarroako Gobernuaren eskutik. Apirilaren 23an Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratutako deialdiari erantzunez eman ditu laguntza hauek Gobernuak. Guztira 37.000 euro banatuko ditu, eta Baztani dagokionez, bi landa-etxek jasoko dute: Arizkungo Lizardiko Borda landa-etxeak 235,39 euro jasoko ditu; eta Elizondoko Urruskak 259,29 euro.