Ameriketarat gana, artzain doike! lelopean egun berezia antolatu dute Udalak eta Artzain Munduak elkarlanean. Ameriketara joan ziren artzainei omenaldia eskaintzea da asmoa eta horregatik egun osoko egitaraua prestatu dute igande honetarako, irailaren 21erako. Bazkarirako txartelak hartzeko epea dagoeneko itxita dago, baina, aipatu, lehentasuna artzainei eman nahi zaienez, artzain bakoitzeko lagun batek joateko aukera izanen duela. Topaketa honen laugarren edizioa izanen da igandekoa. Aitzineko aldietan Lesakan, Alduden (Nafarroa Beherea) eta Gernikan (Bizkaia) egin zen besta egun hau, eta orain Baztanek hartu du lekukoa.
Egitaraua
ELIZONDOKO PARROKIA
- 10:00etan meza.
MERKATUKO PLAZA
- 11:00etan zaldiekin ibilbidea Ardi Kanporaino (Merkatuko Plaza).
- 11:30etik 13:30era Ardi Kanpoan artzainen bizimoduari buruzko erakusketa.
- 13:30ean bazkaria.
- Bazkalondoan, Mutildantzak, JALISKO BAND taldearekin dantzaldia eta hainbat sorpresa.