Almandozko eskola berria inauguratu dute irailaren 9an

Utzitako argazkiak 2008ko ira. 9a, 16:29

Almandozko ikasleen lana ikusten izan dira inaugurazioan parte hartu duten agintariek. TTIPI TTAPA

Ekitaldian omenaldi xumea eskaini zaio berriki erretiroa hartu duen Joxe Urrozi

Almandozko Haur eta Lehen Hezkuntzako eskola berria inauguratu dute irailaren 9an, astearte eguerdian. Ikastetxe honetan 21 ikasle ari dira D ereduan eta lan hauetarako 346.328,47 euroko inbertsioa egin da. Eycons Obras y Proyectos SL enpresak egin ditu lanak, Juan Carlos Muguerza Santos eta Carlos Iriondo Apaolaza arkitektuen proiektuaren arabera. 310 metro koadroko solairu bakarrean biltzen dira 40 metro koadroko bi ikasgelak, 60 metro koadroko erabilera anitzeko gela, zuzendariaren bulegoa, komunak, garbiketa gela eta portxea.

Perez-Nievas eta Sanzberro kontseilariak

Inaugurazio ekitaldian, Virginia Aleman Baztangoa alkatearekin eta udal ordezkariekin batera, Carlos Perez-Nievas Hezkuntza kontseilaria eta Landa Garapen eta Ingurumen Kontseilaria ez ezik, Eskola Kontseiluko presidente ere baden BegoƱa Sanzberro almandoztarra izan dira.

21 ikasle

Maria Natividad Baranguan Zozaiaren zuzendaritzapean, Almandozko eskolak 21 ikasle ditu ikasturte honetan, 5 Haur Hezkuntzan eta 16 Lehen Hezkuntzan. Ikastetxeko 3 irakasleekin batera, bertze ikastetxeetan ere aritzen diren 4 irakaslek ematen dituzte Musika, Soin Hezkuntza eta Pedagogia terapeutikoa ikasgaiak Almandozen, orientatzailearekin batera.

Joxe Urrozi omenaldia

Perez-Nievas kontseilariak Almandozko ikastetxe berriaren inaugurazioa aprobetxatu zuen abuztuaren 31n erretiratu zen Joxe Urroz Arrastio irakasleari omenaldi xume bat eskaintzeko. 1974-75 ikasturtetik teknologia mekanikoa ikasgaia eman du Elizondoko Lanbide eskolan eta 34 ikasturte hauetan zuzendari ere izan da. Hezkuntza Departamentuak argitaratutako liburu-xorta eman dio kontseilariak Joxe Urrozi.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun