Ameriketara artzain joandako artzainen omenezko eguna irailaren 21ean eginen da Elizondon

TTIPI TTAPA 2008ko irailaren 2a

Bazkarirako txartelak salgai daude dagoeneko

'Ameriketarat gana, artzain doike!' lelopean egun berezia antolatu dute Baztango Udalak eta Artzain Munduak elkarlanean. Ameriketara joan ziren artzainei omenaldia eskaintzea da asmoa eta horregatik egun osoko egitaraua prestatu dute irailaren 21erako. Bazkarirako txartelak salgai daude dagoeneko.

Egitaraua

- 10:00etan meza Elizondoko Parrokian.
- 11:00etan zaldiekin ibilbidea Ardi Kanporaino (Merkatuko Plaza).
- 11:30etik 13:30era Ardi Kanpoan artzainen bizimoduari buruzko erakusketa.
- 13:30ean bazkaria.
- Bazkalondoan, Mutildantzak, JALISKO BAND taldearekin dantzaldia eta hainbat sorpresa.

Bazkarirako txartelak salgai

Bazkarirako txartelak salgai daude atzoz geroztik. Halere, aipatu, lehentasuna artzainei eman nahi zaienez, artzain bakoitzeko lagun batek joateko aukera izanen duela.
Toki hauetan daude salgai txartelak:
-Baztanen: udaletxeko atarian, astelehenetik larunbatera, 10:00etatik 12:00etara.
-Lesakan: udaletxeko bulegoan.
-Etxalarren: Santiago Mitxeltorenarekin jarri behar da harremanetan.
-Malerrekan: Jesus Mari Jorajuriari deitu behar zaio (647 182845).
-Igantzin: Jose Luis Antxordokiri jakinarazi behar zaio (948 637858)
-Beran: Mª Dolores Leonisi erran behar zaio.
-Aezkoa, Erroibar, Zaraitzu eta Erronkarin: Patxi Zabaltzari deitu behar zaio (948 766084).
-Luzaiden: Eugenio Dorairekin jarri harremanetan.
-Iparraldean: Ttalera jo behar da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun