Peio Segurola eta Artzai zakurra nagusitu ziren abuztuaren 15ean Amaiurren jokatu zen XXXIII. Artzain Zakur Lehiaketan, Patxi Etxeberriaren laugarren memorialean. Parte hartzaile guztiek maila ona eman zuten, baina iazko irabazleak, Gipuzkoako txapeldunak, nagusitu ziren aurten ere Gazteluko maldan. Bigarren postua Alduideko Martzel Ugalde eta Txiko zakurrarentzat izan zen, eta hirugarrena Mikel Aizpuru oiartzuarra eta Beti zakurrarentzat. Laugarren postua Felix Irigoien amaiurtarrak eta Peio bere zakurrak eskuratu zuten. Egun berean, baina goizean, zazpigarrenez ardi eta ahari lehiaketa egin zen. Guzira, sei ardiz eta ahariz osatutako 50 artalde aurkeztu ziren, 350 buru. Muturgorrien artean, Arraiozko Felisa Ugartek aurkeztutako bi artaldek irabazi zuten lehen eta bigarren kategorian, eta Zugarramurdiko Iñaki Zubillagak lortu zuen lehen saria hirugarren mailan. Mutur beltzetan, berriz, Almandozko Begoña Etxalarrek irabazi zuen lehen mailan; Elizondoko Manuel Bertizek bigarrenean eta Almandozko Norberto Agerrek hirugarrenean. Ardi Gasna Lehiaketako saridunak, berriz, Amaiurko Begoña Etxandi, Urdazubiko Manuel Bengoetxea eta Berako Xokorro Almandoz izan ziren, bakoitza bere kategorian.