Hondarreko hilabete hauetan, Nafarroako eta eskualdeko prentsan Baztango bi alderdien arteko hika-mikaren entzule, ikusle eta irakurle izan gara: salaketak –ez epaitegietan–, akusazioak eta abar. Batek gauza bat salatzen duen bitartean, bertzeak erantzun, eta hortan gan zitzaizkigun gan den ikasturte bukaera eta udako parte bat ere bai. Zer lortu nahi da, baztandarren artean haserreak sortzea? Baztandarrak elkarren artean mokoka ibiltzea? Eta Sanferminetan bi alderdietako ordezkari batzuk denak elkarrekin bestan. Espero dezagun baztandarrok maila haundiagokoak izatea, eta gure artean liskarrak eta haserreak ez izatea, eta udaletxean dauden guztiek elkarrekin Baztanen alde lan egitea.