Baztango eta Nafarroa Behereako txalaparta taldeek antolatuta, txalaparta besta eginen da igande honetan, hilak 7. Izpegiko lepoan egin dute hitzordua eta hainbat musika tresnaren topaleku bihurtuko da: txalaparta, txistua, txirula, trikitixa... Euskal Herri guziko txalapartariak ere bilduko direla iragarri dute antolatzaileek. Azken hauek adierazitakoaren arabera, goizean mendian ibili ondotik arratsaldean besta giroa ziurtatua izanen da, eta jan eta edatekoa eskainiko da: taloak, ogitartekoak, edariak... Biltzen den guzia Baigorriko Ikastolaretzako izanen da.