Baztan taldea Bost Kirol Txapelketan

TTIPI TTAPA 2008ko abuztuaren 29a

Rakel GOÑIk utzitako argazkia TTIPI TTAPA

Abuztuaren 9 eta 24an Baztan taldea lehenengoz aritu zen Bost Kirol txapelketan. Aurten Oroz Betelun jokatu ziren partidak. Baztan taldean Huarte anaiak, Martintxo Mendikoa, Joseba Oskariz II.a eta Etxarri aritu ziren. Bi egunetan Oberena eta Errealaren aurka aritu ziren, eta lehenengoen aurka galdu bazuten ere bigarrenen kontra irabazi egin zuten. Egun pasa baztandar aunitz joan ziren partidak ikustera, argazkian ederki ikus daitekeenez.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun