Iturri Ederrak superabitarekin itxi zuen 2007a

TTIPI TTAPA 2008ko abuztuaren 29a

Elizondoko ur horniduraz arduratzen den Iturri Ederra Ur Elkarteak 69.918,27 euroko superabitarekin itxi zuen 2007a. 313.703,61 euroko diru sarrerak eduki zituen eta gastuak 243.785,34 eurokoak izan ziren. Sarrera gehienak ur zerbitzuagatik jaso zituen, 277.513,63 euro. Hirugarren hiruhilekoan izan zuen fakturaziorik altuena, 73.709,03 euro guztira. Gastuei dagokienean, berriz, NILSAri horniduragatik eman beharreko kanonak eragin zien gehiena, 99.583,38 euro guztira. Enpresaren zerbitzuek, berriz, 50.977,72 euroko gastua eragin zuten.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun