Arte garaikideko museoa zabaldu dute Iruritako Jauregia etxean

TTIPI TTAPA 2008ko abuztuaren 29a

Bisita gidatuak egiteko Bertizko Partzuergo Turistikorat deitu behar da

Buruilaren 1ean, astelehen honetan, arte garaikideko museoa bihurtuta, bere ateak ireki zituen Iruritako Jauregia etxeak. XIV eta XV. mendeetan eraikitako etxe honek altxor historikoa dauka bere pareten artean gordea: altzariak, koadroak eta liburutegi garrantzitsu bat ere bai, XVI. mendeko idatziekin. Bere nagusia den Joxe Mª Hualde historian lizentziatua da, eta betidanik eskualdeko historiaz interesatua egon da. Hala, jendeari bertako historia ezagutarazi behar zaiola iritzita, Nafarroako Gobernuak antolatu duen 2008ko Jabego Pribatuen Irekiera Programan hartu du parte.

Garai desberdinetako altzariak eta arte objektuak tartekatuak ikusteko aukera ematen du museoak, etxeko norbaitek gidatutako bisitarekin. Bisitak egin ahal izateko Bertizko Partzuergo Turistikorat deitu behar da aitzinetik, 948 592323 telefonora.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun