Lekarozko San Bartolome bestak ospatuko dira abuztuaren 22tik 25era, ortziraletik astelehenera.
Ortziralean Haurren Eguna
Ortziralean, lehen eguna ez ezik Haurren eguna ere ospatuko dute.
12:00etan Txupinazoa botako dute.
Ondotik Haur Jokoak izanen dira.
14:00etan haurren bazkaria izanen da eta Patata tortilla lehiaketa.
16:00etan Kulki haurrendako jokuak izanen dira.
18:00etan Txokolatada izanen da haurrentzat.
21:30ean Baztan Zopak emanen dira.
23:00etan Rock kontzertuak izanen dira.
Larunbatean Gazteen Eguna
Abuztuak 23an, larunbatean Gazteen eguna eginen da.
10:00etan Argisoinuak izanen dira.
18:00etan Gazteen arteko Ginkana.
21:30ean Gazteen afaria izanen da.
22:00etan Mutildantzak eta gaita.
Arratsaldez eta dauez dantzaldia izanen da TRIKIDANTZ taldearekin.
Ondotik, JUAN ANGEL DJ ariko da.
Igandean San Bartolome eguna
Abuztuaren 24an, igandean, San Bartolome Egun handia ospatuko dute.
10:00etan Argisoinuak joko dituzte.
12:00etan Meza Nagusia izanen da.
13:00etan Herriko dantzariak ariko dira.
17:30ean kantaldia izanen da.
18:00etan mus txapelketa jokatuko da.
22:00etan Mutildantzak eta Gaita izanen dira.
Arratsaldez eta gauez dantzaldia izanen da AGERRALDE akordeoilariarekin.
Astelehenean Herriaren Eguna
Abuztuaren 25ean, astelehenean, Herriaren eguna ospatuko da.
10:00etan Argisoinuak joko dira.
11:00etan futbol partida jokatuko dute, gazteek ez hain gazteen kontra.
14:00etan herri bazkaria izanen da Santxotena akordeoilariaren animazioarekin. Ondotik, boletoen zozketa eginen da.
22:00etan Mutildantzak eta Gaita izanen dira.
Arratsaldez eta gauez dantzaldia izanen da AGERRALDE akordeoilariarekin, bestei akabaila emateko.