Xabier Santxotena artistak Arizkungo Bozate auzoan duen parkean bi eskultura berri aurkeztu zituen asteazkenean, abuztuaren 13an. Bi artelan hauekin, Lore Ontza izeneko lanarekin hasi eta 2006ko udan paratu zituen bertze 14 artelan handirekin egindako eskultura xorta osatzen da.
More eta Gorri
Lore Ontza bezalaxe, asteazkenean paratutako “More, zeruko begirada” eta “Gorri, burdin zure” eskulturek naturarekin lotura handia dute. Bi lan hauek 6 metroko altuera eta 2 Tonako pisua daukate. Santxotenak aipatu zuenez, “errexagoa eta logikoagoa izanen litzateke altzailua modu linealago batean lantzea, baina hiru eskultura hauek ezberdinak dira”. Santxotenaren eskultura parkeko lan aunitz aintzinako ahozko elezaharrekin zerikusia dute. Izan ere, materiala aunitz aldatu bada ere, arbasoak dira Santxotenaren sormen lanaren itturburua.
Zura lantzeko asmoa
Etorkizunera begira, Santxotenak altzairua utzi eta berriz ere zura lantzeko asmoa du, hori baita gehien erabiltzen duen materiala eta gehien gustatzen zaiona.