Egur loteak eskatzeko epea zabalik du Baztango Udalak

TTIPI TTAPA 2008ko abuztuaren 11

Abuztuaren 31 arte

Baztango Udalak aurtengo egur loteak eskatzeko epea zabalik dauka uztailaren 2tik abuztuaren 31ra. Egur lotea Baztanen erroldatuak dauden bizilagunei soilik emanen zaie, 12 euroren truke. Egur lotearen eskaera Balleko Etxeko bulegoetan egin beharko da eta familia bakoitzak gehienez lote bat eskatzen ahalko du.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun