Zigako San Lorentzo bestak abuztuaren 8tik 11ra ospatuko dira

Utzitako argazkiak 2008ko abuztuaren 6a

Suziriarekin batera ezkilak joko dituzte ortziral arratsean. TTIPI TTAPA

Igandean ospatuko dute egun handia

Ortziralean, abuztuaren 8an, hasiko dira Zigako San Lorentzo bestak.
20:00etan suziria botako da herriko trikitilariek alaituta, eta ezkil-jotzea izanen da.
21:00etan Baztan Zopak izanen dira frontoian, Etxezuria eta Ostatu Zaharrak antolatua. Txartelak Etxezuri eta Ostatu Zaharrean daude salgai.
1:00etan dantzaldia izanen da AGERRALDE akordeoilariarekin eta 5:30ean aulki dantza Agerralderekin.

Herritarren Eguna larunbatean

Larunbatean, abuztuaren 9an, Herritarren Eguna ospatuko dute.
11:00etan haurrentzako jokuak izanen dira. Ordu berean gazteen gosaria izanen da Elkartetxean, baita mus zimizte txapelketa Etxezurian ere.
12:30ean gazteak etxez-etxe ibiliko dira Aurtizko trikitilariekin.
13:30ean Haurren Bazkaria eginen da.
16:00etatik 19:00etara haurrentzako puzgarri eta quad-ak izanen dira. Ondotik txokolatada.
20:00etan dantzaldia izanen da AGERRALDErekin.
22:00etan andreen afaria eginen da frontoian.
1:00etan dantzaldia izanen da BESTE BAT taldearekin.
5:30ean xingar jatea eginen da eta gosari ttiki honen ondotik, 6:00etan korroka botatze txapelketa.

San Lorentzo eguna igandean

Igandean, abuztuaren 10ean, San Lorentzo Eguna ospatuko dute Zigan.
10:00etan dianak joko dituzte.
11:00etan Meza Nagusia izanen da.
12:00etan luntxa izanen dute herriko plazan eta ondotik sorpresa.
18:00etan herri kirolak izanen dira, eta ondotik gazteen arteko probak.
20:00etan dantzaldia izanen da AGERRALDE akordeoilariarekin.
21:30ean zanpantzar eta txalaparta erakustaldia eginen da. Ondotik, afaria.
00:30ean dantzaldia izanen da AGERRALDErekin.

Zikiro Eguna astelehenean

Astelehenean, abuztuaren 11n, Zikiro Eguna ospatuko dute.
11:00etan mus zimizte txapelketako finala jokatuko da.
14:30ean zikiro jatea izanen dute, bertsolari eta trikitilariekin. Sagardoa izanen da kupeletan eta IZADI txarangak bazterrak alaituko ditu. Txartelak salgai daude Etxezuria eta Ostatu Zaharrean.
18:00etan maiordomo berrien aukeraketa eginen da.
20:00etan dantzaldia izanen da AGERRALDErekin.
22:00etan zikiro afaria eginen da.
Gauerdian dantzaldia hasiko da AGERRALDErekin eta ondotik Gaizua Ni.
Halere, 5:00etatik aitzinera desafioa izanen dute 2007-2008ko maiordomoen eta maiordomo hautatu berrien artean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun