Baztandarren Biltzarrak zozketatutako 1.560 euroak Amairuko Itziar Alemani egokitu zaizkio

TTIPI TTAPA 2008ko abuztuaren 1a

Baztandarren Biltzarrak bere urteko besta egun handiaren karietara zozketatzen zituen 1.560 euro jadanik irabazlea dute. Jakina denez, tonbola bat antolatzen du Baztandarren Biltzarrak eta sari zuzena ez duten boletoen artean eskudirua zozketatzen dute. Egindako zozketan ateratako 6.116 zenbakidun boletoaren jabea Amaiurko Itziar Aleman Irungarai da, beraz berak eskuratuko du dirutza polit hori.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun