Baztan artearen ibilbidea izenburupean bildu ditu Baztango Udaleko Kultur Zerbitzuak uda honetan bailaran ikusgai izanen diren erakusketa ezberdinak.
Izan ere, aukera zabala eskaintzen die Baztanek uda honetan, eguzkia hartu eta atseden hartzeaz gain, kulturaz eta arteaz gozatu nahi dutenentzat.
Elizondon, Jorge Oteiza Museo Etnografikoak bere ateak zabalik izanen diru asteazkenetik igandera, goizeko 11:00etatik 14:00etara eta arratsaldeko 17:00etatik 20:00etara. Sarrera doan izanen da.
Hainbat margo erakusketa Elizondon
Bergarenea etxean, Santiago karrikako 9garren zenbakian, Ana Mari Marinen margo erakusketa zabalik dago uztailaren 18tik iraila arte, goizeko 11:30etik 13:30era eta arratsaldeko 18:00etatik 21:00etara.
Arizkunenea Kultur Etxean, Tomas Sobrino Habans margolariaren lanak ikusgai daude uztailaren 23tik abuztuaren 31ra. Astelehenetik ortziralera arratsaldez, 18:00etatik 21:00etara ikusten ahal da eta asteburu eta besta egunetan goizeko 11:30etik 13:30era eta arratsaldeko 18:00etatik 21:00etara.
Auza erakustokian, berriz, elizaren ondoan, autore aunitzen udako erakusketa zabalik dago, astelehenetik ortziralera, 18:00etatik 21:00etara eta asteburu eta besta egunetan 12:00etatik 14:00etara eta 18:00etatik 21:00etara.
Kattalinenea etxean, Santiago karrikaren 36an, Clara Santamariaren margo erakusketa zabalik dago, uztailaren 17tik abuztuaren 31ra, goizeko 11:30etik 13:30era eta arratsaldeko 18:00etatik 21:00etara. Astelehenetan itxia egonen da.
Juan Carlos Olaetxearen margolanak berriz, Jaime Urrutia karrikako 20an ikusgai daude uztailaren 18tik abuztuaren 17ra, goizeko 11:00etatik 14:00etara eta 18:00etatik 21:00etara.
Bi argazki erakusketa ere
Argazki zaleek ere bi erakusketa bisitatzeko aukera izanen dute Elizondon. Arizkunenean, Xabier Landak Baztango armarriari buruz egin duen erakusketa ikusgai dago uztailaren 22tik abuztuaren 27ra, astelehenetik larunbatera, 18:00etatik 20:30era.
Juan Lamerinhasek, berriz, Errotazainenean, Braulio Iriarte 19an zintzilikatu ditu bere argazkiak. Abuztu osoan, goizeko 10:00etatik arratseko 21:00etara izanen dira ikusgai.
Arizkunen eta Erratzun eskulturak eta margoak
Elizondotik kanpo ere izanen da arteaz gozatzeko aukera. Arizkungo Bozate auzoan, Xabier Santxotenaren parke museoan eskulturak ikusgai izanen dira uztailaren 24tik abuztuaren 31ra, goizeko 11:00etatik 13:30era eta arratsaldeko 16:30etik 19:30era. Sarrera 4 euro ordaindu beharko da eta igande arratsaldetan eta astelehenetan itxia egonen da. Leku eta ordutegi berean, Teresa Lafraguaren margolanak ere ikusgai daude uztailaren 6tik abuztuaren 31ra.
Arizkungo Sasternea etxean, Xabier Soubelet-en margolanak ikusgai izanen dira uztailaren 19tik abuztuaren 31ra, eguerdiko 12:00etatik 13:30era eta arratsaldeko 17:30etik 20:30era. Astelehen eta asteartetan itxita egonen da.
Jose Mari Apezetxea margolariak, azkenik, Erratzuko Zubietea etxean erakusketa zabalik dauka uztailarn 20tik irailaren 2ra, goizeko 11:00etatik 13:00etara eta arratsaldeko 18:00etatik 21:00etara.