Bidelagun elkarteak, bere kulturarteko sentsibilizazio kanpainaren barrenean zinema solidarioa izeneko zikloa antolatu du abuzturako, Nafarroako Gobernuaren eta Baztango Udalaren laguntzaz. Bidelagun adineko jendeari laguntzeko boluntario taldea duela zortzi urte sortu zen Baztanen eta geroztik, eguneroko lanaz gain, arlo ezberdinen inguruko hainbat jardunaldi antolatu ditu.
Herriz herri txapelketa
Zinema ziklo hau herri ezberdinetara ailegatuko da, “gure munduak ezkutuan dituen errealitateak, bere gordintasunean azaleratzea eta begiak irekitzeko” helburuarekin. Honela, heldu den astelehenean, abuztuaren 4an, “El Señor Ibrahim y las flores del Coran” pelikula ikusgai izanen da Amaiurren. Abuztuaren 11, astelehenarekin, Erratzun “14 kilómetros” filma izanen da ikusgai. Abuztuaren 20an, asteazkena, “Invisibles” pelikula ikusteko aukera izanen da Arizkunen. Abuztuaren 25ean, astelehena, “Crash” filmea ikusiko da Iruritan eta abuztuaren 27an, asteazkenean, “Vete y vive” pelikula.
Emanaldi guziak 21:30ean
Emanaldi guziak gaueko 21:30ean izanen dira herri bakoitzean, eta ikusle bakoitzak bere aulkia eraman beharko du.