Belateko tunelean lanak eginen dituzte asteazken eta ortzegun gauean

TTIPI TTAPA 2008ko uztailaren 30a

Gaueko 23:00etatik goizaldeko 5:00etara

Nafarroako Gobernuko Herrilan, Garraio eta Komunikabidetako Departamentuak jakinarazi duenez, Belateko tunelaren sistemak hobetzeko moldaketa lanak eginen dira. Zehazki uztailaren 30ean eta 31n eginen dira lanak, asteazken eta ortzegun gauetan, gaueko 23:00etatik goizaldeko 5:00etara.

Tarteka txandakako bidea

Nafarroako Gobernuaren oharraren arabera, lanen eraginez, beharbada batzutan bidea txandaka emanen zaie ibilgailuei tunel barrenean, baina ez du bertzelako eraginik izanen trafikoan. Trafikoaren kudeaketa mantenimendu lanak egiten dituen enpresako langileek beraiek eginen dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun